2011/06/28

Netbook edo TabletPC (IPAD) ?

Hasteko esango dut, aspaldi dagoela merkatuan apple-eko  IPAD TabletPCa. Gaur egun IPAD2-a merkatuan dago hobekuntza nabariekin.
Gure ikastetxeetan aspaldi erabaki dute eskola 2.0 -ren bidez netbook-ak (portatil eramangarriak) ematea ikasle bakoitzari. Nahiz eta oraindik irakasleok ez jakin nola erabili modu egokian.
Honekin batera, merkatuak aspaldi kaleratu duen tresna honen atzetik beste "pc fabrikanteek" bere TabletPC (ASSUSPAD, ACERPAD....) ateratzen hasiko dira. Batzuk software propio (ordainduta) eta beste batzuk software dohainik ( Android- Linux) izanda.
Gainera, hezkuntza eta teknologia berrietan adituak diren batzuen ustez, netbook-ak zahartuta geratu omen dira. "Taktilak" diren TabletPC hauek iraultza ekarriko omen dute hezkuntzara.
Hemen IPAD-aren bideoan zein erabilera izan dezakeen hezkuntzan eta Josusierraren bloga (IKT-etan aditua ) non nahiko analisi ulergarria egiten duen gai honen inguruan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario